Alemana ikastea | Hizkuntza Fundazioaren ikastaroak

Ehun milioi lagunek erabiltzen dute, eta alemana oso hizkuntza hedatua da industria-ehunean. Alemaniaren enpresa-garrantziak bere hizkuntza interesgarrienetako bat bihurtzen du hainbat sektoreetan, esaterako botikagintzan edo automobilgintzan. Gainditu ezazu alemana ikasteko beldurra, profesional handien eskuetan jarriz. Eman izena gure aleman ikastaroan eta uste baino errazagoa dela konturatuko zara!

Matrikulatu zaitez

Zure semeak/alabak bere ingeles maila indartu dezala nahi duzu? Izan ezazu konfiantza gugan. 50 urte daramatzagu milaka pertsonari hizkuntzak irakasten.

Alemana ikasteko gure ikastaroa 12 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Astean 3 eskola-ordu egiten dira, irailetik ekainera. Adinaren eta mailaren arabera osatzen dira taldeak.

Ikastaro honek alemana mailaz maila ikasteko aukera ematen du, zure ezagutza orokorrak hobetuz eta behar dituzun titulazio ofizialak lortuz. Hori bermatzeko, honako hauek ditugu:

  • 50 urteko eskarmentua
  • Irakasle kualifikatuak/tituludunak
  • Instalazio eta zerbitzu ugari
  • Titulazioetara eta hezkuntza-eskakizunetara egokitutako metodoak
icon_books

2024-2025 kurtsoa

Ikasturte honetan elkar ikusiko dugu? Lortu itzazu oraintxe zure testuliburuak!

Metodologia

Gure metodoak alemanaren ikaskuntzaren epe ertain eta luzerako plangintza errazten du. Horrela, gure ikasleek kualifikazio egokia eskuratzen dute azterketa ofizialetara arrakastaz aurkeztu ahal izateko behar den unean. Horretarako, une oro izaten dute gure aholkularitza, bakoitzera aurkezteko epeei eta eskakizunei buruz.

Era guztietako jarduera osagarriei buruzko aholkuak ere ematen ditugu, hala nola udako ikastaroak, atzerriko egonaldiak, hizkuntzarekin lotutako lanak eta abar.

Alemana modu eraginkorragoan ikasteko, gure eskola-orduak laborategiaren eta liburutegiaren erabilerarekin osatzen dira. Irakasle baten laguntzarekin, audio-instalazioetan ikasleek hizkuntzaren hainbat alderdi hobetzen dituzte, entzunez, errepikatuz, euren ahotsa grabatuz eta alderatuz.

Liburuak mailegatzeko zerbitzuak ere beren trebetasunak eta alemanaren ezagutza hobetzen laguntzen die, mailen arabera egokituta baitaude.

Ebaluazioa

Gure aleman ikastaroak hiru maila ditu. Lehen maila A1 mailari dagokio Europako esparruaren arabera, bigarrena A2 mailari eta hirugarrena B1 mailari. Ikasle nahiko izanez gero, goi mailak ere eskaintzen ditugu. Ikasturte hasieran jarraipena egiten dugu, esleitutako maila zuzendu beharko balitz, egiteko.

Halaber, gure ikasleak hiru hilean behin ebaluatzen ditugu, eta lortutako mailaren berri ematen diegu. Ezohiko deialdia ere eskaintzen dugu irailean, eskatutako mailara iritsi ez direnentzat.

Gainera, ikasleek beren ikasketa-espedienteari buruzko informazioa eskura dezakete gure ikastetxean egiten duten egonaldi osoan. Horrela jakin dezake mailen baliokidetasuna Europako esparruaren arabera, eta horrek aukera ematen dio erabaki egokiagoak hartzeko titulazioak, lanak edo beste ikastaro batzuk eskuratu edo egiteko orduan.

Ordutegia

Ikastaroa arratsaldeko ordutegian eta txandakako egunetan egingo da, astelehenetan eta asteazkenetan edo astearte eta ostegunetan, ordutegi hauetan:

  • 18:00etatik 19:30era edo
  • 19:30etik 21:00etara*

*Talde bakoitzean ikasle kopuru nahikoa egotearen mende dago ordutegien aukera zabalagoa. Maila bakoitzeko ikasle nahiko izanez gero, ordutegi gehiago ireki ahal izango dira (adibidez, 16:30etik 18:00etara).

Aurreinskripzioa maiatzean eta ekainean egin behar da, maila-probarekin batera, zein taldetan sartu erabaki ahal izateko.

Gainera

Hizkuntza-laborategia nahi beste erabiltzeko aukera

Liburuen mailegu-zerbitzua nahi beste erabiltzeko aukera

Ikasteko gunea eta itxarongela erabiltzeko aukera

Gurekin harremanetan jartzeko

Zalantzarik baduzu, astelehenetik ostiralera 17:30etik 21:00etara artatuko zaitugu, bai gure bulegoetan (Egibide-Jesús Obrero eraikina, Estenaga Apezpikuaren kalea, 1), bai 945 25 76 66 telefonoan.