Txinera-ikastaroak Gasteizen | Txinera ikastea

Bai dibertsioagatik, bai beharrizan profesionalagatik, txinera ikastea azken urteotan nabarmen hazi den joera da. Konplexua ematen duen hizkuntza da, baina dirudien baino errazagoa da.

Idiomas Fundazioan txinera ikasteko hastapen-ikastaroak ematen ditugu, eta erraztasunez moldatzen lagunduko dizute. Helduei eta 12 urtetik aurrerako gazteei (barne) zuzendutako ikastaroak dira. Ikasleak hiru hilean behin ebaluatzen dira. Gainera, lortu duten txinera mailaren berri ematen diegu.

Matrikulatu zaitez

Zure semeak/alabak bere ingeles maila indartu dezala nahi duzu? Izan ezazu konfiantza gugan. 50 urte daramatzagu milaka pertsonari hizkuntzak irakasten.

Metodologia

Gure txinera ikastaroen puntu garrantzitsuetako bat ikaskuntza ikasle bakoitzari bideratzea da. Horretarako, gure ikastaroak talde txikitan ematen ditugu. Horrek emaitza onenak eskaintzen dituen hizkuntzaren irakaskuntza ezin hobea eskaintzen laguntzen digu.

Txinera klaseak hizkuntza honen oinarrizko funtzio eta esamoldeen erabileran ardazten dira. Horretarako, benetako eta berezko ikus-entzunezko edukiak erabiltzen ditugu, alderdi sozial eta kulturaletan oinarritutakoak, hizkuntza-kontuez gain.

Ordutegiak

Txinera ikasteko gure ikastaroek ohiko ikasturte baten iraupena dute; irailean hasi eta hurrengo urteko ekainera arte luzatuko dira. Ikasleek astean hiru eskola-ordu jasotzen dituzte.

Maila bakoitzeko ikasle-kopuruaren arabera, ordutegi desberdinak izan daitezke, eta honako hauen artean aukera daiteke:

  • Astean 3 egunetan joatea, eta ordubeteko eskola hartzea.
  • Astean 2 egunetan joatea, eta ordu eta erdiko 2 eskola hartzea.

Aurreinskripzioa maiatzean eta ekainean egin behar da, maila-probarekin batera, zein taldetan sartu erabaki ahal izateko.

Gurekin harremanetan jartzeko

Zalantzarik baduzu, astelehenetik ostiralera 17:30etik 21:00etara artatuko zaitugu, bai gure bulegoetan (Egibide-Jesús Obrero eraikina, Estenaga Apezpikuaren kalea, 1), bai 945 25 76 66 telefonoan.