Idiomas Fundazioan audio-laborategi esklusibo bat eskaintzen dizugu, 30 kabina baino gehiago dituena. Kabina horietan zure ahotsa entzun, errepikatu eta grabatu ahal izango duzu, zure ahoskera hobetu dezazun. Gainera, ‘listening’ ariketak eta simulakroak egin ahal izango dituzu azterketetarako ondo prestatzeko. Utzi lotsa eta ibili hizkuntzarekin!
Egungo hezkuntza-sisteman fonetikari garrantzi txikia ematen diogu, baina munduak gero eta gehiago egiten du aurrera komunikazio globalerantz, eta jendaurrean edo beste batzuekin hitz egitea bezalako gaiak puri-purian daude, are gehiago hizkuntza bat ikasi edo norberaren lanean erabili behar denean. Zertarako balio du hizkuntza bat jakiteak, gero eguneroko egoerak konpontzeko gai ez bazara? Horregatik, Idiomas Fundazioan uste dugu zure ahoskera lantzea oso garrantzitsua dela beste hizkuntza bat ondo ikasteko orduan, eta, horretarako, ez dago komunikatzeko erari arreta jartzea baino hoberik.