Haurrentzako udako ingeles-ikastaroak | Explorers campusak

ZERA DA?

Gure udako haur campusa, ingelesa modu atsegin eta dibertigarrian praktikatzeko

NOIZ?

Ekainaren 27tik uztailaren 22ra, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara

NORENTZAT?

6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat

Urban Explorers ez da haurrentzako udako ikastaro soil bat. Bertan, etxeko gazteenek ingelesa modu dibertigarrian praktikatzeko aukera izango dute. Nola? Vitoria-Gasteiz barruko lekuak eta jarduerak deskubrituz.

Jarduera hau 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat diseinatuta dago. Adin eta mailaren araberako taldeetan banatuko dira, era ahalik eta homogeneoenean, eta beti izango dira  irakasle-begirale baten ikuskaritzapean.

Urban Explorers urtero uztailean egiten da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.

Zera da Urban Explorers?

Egunero, gure Explorerrek ordu beteko klasea jasoko dute, eta jarraian, 3 orduz, ingelesez egingo diren kultura eta aisialdi jarduerez beteta. Hemen duzu egingo dituzten jarduera batzuen zerrenda:

  • Hezkuntza-bisitak Babes Zibileko instalazioetara eta suhiltzaileen parkera.
  • Eusko Legebiltzarra ezagutzea.
  • Bisitaldiak Bibat (kartak eta arkeologia) eta Artium museoetara
  • Kirol- eta aisialdi-jarduerak astero Estadio Fundazioan.
  • Eskulanak.
  • Eta askoz gehiago.

Haurrek ‘explorer ekipoa’ jasoko dute (kamiseta, txanoa eta motxila), material didaktikoa, asegurua eta garraioa, baita bertaratze-ziurtagiria ere.

Izen-ematea itxita